Proiektua: Elikadura osasuntsua

Paula Montal

Gasteizko Paula Montal ikastetxeko 4. mailako 25 ikasle

Irakaslea: Inma Íñiguez de Ciriano

Artista: Ibon Sáenz de Olazagoitia

Hizkuntza: euskara

Elikadura osasuntsu eta jasangarriari buruzko sormenezko hausnarketa ekarri zuen proiektu honek. Gertuko produktu osasuntsuak edukiko lituzkeen fikziozko elikadura-marka bat sortzeko proposatu zitzaion taldeari. Proiektuaren fase desberdinek prozesu demokratiko bat ekarri zuten: ikasleek akordioak lortu behar izan zituzten produktuak hautatzeko, izenak aukeratzeko, logotipoa eta etiketak diseinatzeko, paketatzea erabakitzeko, eta marka ezagutzera emateko publizitate-kanpaina prestatzeko. Horretarako ezinbestekoa izan da interes, talentu eta izaera desberdineko ikasleen elkarlana, eta haien arteko elkarrekintza.

Prozesua ikasketa bilakatu zen, eta gai anitzi buruzko hausnarketa eragin zuen: tipografiak, diseinua, jakien irudikapena artearen historian, elikagaien piramidea.... Prozesua modu dinamikoan eraman zen aurrera, sortzejokoen eta ariketa irekien bidez; horiei esker, ikasleek aukera izan zuten esperimentatzeko, huts egiteko eta asmatzeko, ideiak biribiltzeko, ebaluatzeko eta zehazteko. Eta bidean ustekabeko aurkikuntza irudimentsuak egin zituzten: elikagaicollageak, stop motion teknikaz egindako bideoak, elikagaien prototipoak, eta azukrearen aurkako superheroiak ere bai.

#MarrazketaErradikala#Animazioa#ElikaduraOsasuntsua#MarkaBatenSorrera

PROIEKTUEN BILATZAILEA