Zer dago zeruan?
Helburua:
Curriculumeko gaietako batzuk beste ikuspegi batetik lantzea, besteak beste, eguzki-sistema; planeten izenak eta ezaugarriak ikastea; eta Lurraren eta Ilargiaren errotazioak modu praktikoan ikastea, ikusteko nola sortzen diren eguna eta gaua eta zergatik urtaroek ordena hori duten.
Materialak:
Bideo-kamera, arkatzak, kartoi mehe handiak, 120 cm-ko altuerako kartoi zati bat, tenperak eta pintzelak.
Proiektua:
- Eguzkia, Lurra eta Ilargia irudikatu zituzten koloretako kartoi mehe handietan.
- Irudiak ebaki zituzten; zirkuluak egitean eta moztean astroen arteko tamaina aldea eskalan gorde zuten.
- Lurrak Eguzkiaren inguruan egiten dituen mugimenduak eta Ilargiak Lurraren inguruan egiten dituenak antzeztu zituzten.
- Ikasleek, bakoitzak zegokion astroaren kartoi mehea buru gainean, patioan errotazio eta translazio mugimenduen saioak egin zituzten.
- Bideo-kamera batez, goitik grabatu zuten koreografia.
- Eguzkiaz eta Ilargiaz gain, Eguzki-sistemako planetak irudikatzea proposatu zitzaien.
- 120x 120 cm inguruko kartoi zatietan bederatzi horma-irudi egin zituzten, planetak eta Eguzkia irudikatzeko.
- Margoa lehortu zenean, haurrek kartoi bana hartu zuten; irudikatutako planeta bihurtu ziren horrela.
- Kartoiaren barruan zeudela, planeten mugimenduak eta orbitak entseatu zituzten.
- Perfomance ekintza grabatu zuten bideoz; horretarako talde-lana beharrezkoa izan zen eta gorputzaz eta mugimenduaz baliatu ziren.