SAMPLING ETA SCRATCHING. MUSIKA, HITZAK ETA COLLAGEA

Heroikoa

“Basquiatek zuen trebetasuna testua eta irudiak uztartzeko —hitzak moztuz, itsastuz, birziklatuz, urratuz eta errepikatuz— 1970eko hamarkada amaierako hip hop mugimenduaren joera berritzailearen adibide bikaina da.”
—Franklin Sirmans, arte-arduraduna

Basquiatek inguruan zeukan guztia baliatzen zuen inspirazio iturritzat. Irakurle porrokatua zen eta margotzen zuen bitartean musika entzuten edo telebista ikusten jarduten zuen. Buru belarri sartu zen goi-mailako artean zein grafitian, jazzean zein rap-ean, punk zein pop kulturetan, medikuntzako testuliburuetan zein komikietan, eta konplexutasun hori guztia geruza anitzeko artelan sofistikatuetan bideratu zuen eta horrela aurrea hartu zion gaur egungo interneteko kulturari.,

Musikak eragin handia izan zuen Basquiatengan. Izan ere, hip hop musikariek bezala, estilo poetiko askea zerabilen, haren artegintzan hainbat iturrietatik ateratako osagaiak nahastuz. Izan ere hip hop musikaren eta Basquiaten goraldia aldi berekoa izan zen. Artelan guztietan —irudi asko gainjarri zituen horietan nahiz esaldi kitzikatzaile soilak zituztenetan— Basquiatek ikurrak eta testuak uztartu zituen, haren iturriak bezain anitza den arte-ikuspuntua gauzatzeko. Arte kritikari batek honela deskribatu zuen haren lana: “Lanetan performancea, musika eta artea bat egiteko Basquiaten moduak ez zuen aurrekaririk bere garaian eta oraindik ere ez du.”