TAUROMAQUIA

“Lorcaren poema ospetsu batean oinarritzen da, ‘Arratsaldeko bostetan’ bertso-lerroa behin eta berriz errepikatzen duen hura. Hiltzen den toreatzaile bati buruzko poema polit eta luzea da.  Aspaldi ez dudala zezenketa bat ikusten, hiruzpalau baino ez ditut ikusi bizitza osoan, baina bat ikustean, buruan geratzen da erantsita betiko”.

Francis Bacon

Baconek elkarrizketa ugaritan agertu zuen gustuko zituela zezenketak eta Francisco Goya miresten zuela. Hain zuzen, komisario-lanetan, Baconek espainiar maisuaren Don Andrés del Peral margolana aukeratu ere egin zuen 1985ean Londreseko National Galleryko funtsetan oinarritutako erakusketa baterako. Goyak prestaketako 50 marrazki egin zituen klarion gorriz bere Tauromakiarako eta, bertan, akuaforte, ur-tinta, punta lehor eta gubil grabatua erabili zituen. Serie horretako gai nagusia zezenketen bilakaera bada ere, gaiari buruzko Goyaren jarrerak eztabaida interesgarria piztu du oraindik orain arte-historialarien artean.

Art International, 1987ko udazkena, 30 or (elkarrizketatzailea: M. Peppiatt).