DENA OPARI, 2010
Bourgeoisek formatu handiko eta eskuz margotutako sei grabatu egin zituen Benjamin Schiff argitaratzailearekin, 2010ean, zendu zen urtean.
Etxean egin zituen grabatuak, kobrezko xafletan zuzenean, argizari geruza bat erabiliz. Bertan marrazkia egin ondoren testura eta kolore ezberdinetako paperetan estanpatzen zuen. Inprimatuta zeudenean, tintaz, ur-margoz, arkatzez zein gouachez margotzen zituen. Tamaina handiko irudiak dira, gizaki, landare, animalia zein forma abstraktuenak, eta bizitasun handia dute. Arkatzez idatzitako hitz gutxi batzuez lagunduta daude; artista zaharrak eskuz egin zituen eta agur itxura dute. Azken marrazkiarenak honakoa dio: “Maletak egiten ari naiz”.