Toki hau

Monte Bental, Altos del Golán 2011

2009an, Frédéric Brenner argazkilari frantsesak nazioarteko hamabi argazkilari barne hartzen zituen proiektu batean parte hartzera gonbidatu zuen Thomas Struth. Brenner eta Struth-ez gain,beste argazkilari hauek hartu zuten parte: Wendy Ewald, Martin Kollar, Josef Koudelka, Jungjin Lee, Gilles Peress, Fazal Sheikh, Stephen Shore, Rosalind Fox Solomon, Jeff Wall eta Nick Waplington. Zenbait egonalditan, eta zenbait urtetan zehar, argazkiak egiten jardun zuten Israelen eta Zisjordania okupatuan. Proiektuak aukera eman zion Struth-i testuinguru hartan hartu zituen irudietan kondentsatzeko egoerari buruzko bere deskribapen partikularra. Azken buruan, argazki-serie horrek geruza askoko irudia eraikitzen du Israelgo, Palestinako eta hango biztanleen egungo egoeraz.