UZTIN-MODELAKETA

Modelaketa-tailer bat irudikatzen duen areto honek tamaina errealeko buztinezko ereduen ekoizpena nola egiten den erakusten du. Harley Earl, General Motorseko diseinu-buru ospetsua izan zen prozesu horren aitzindaria 1930eko hamarkadan. Ezinbesteko prozesua da, eta teknologia informatikoaren eta errealitate birtualaren aurrerapenak gorabehera, tradizio horrek bizirik dirau industrian. General Motorsen Cadillac markak ahalbidetu du buztin-modelaketa tailer baten erreplika hau erakusketaren elementu bizi bat izatea LYRIQ EV modeloa lantzen duten bitartean. Hala, begien bistan geratzen da tailer horiek nolako antzekotasunak dituzten eta izan dituzten artisten lantegiekin.