Guggenheim

Desplazamenduaren ideia —eta, beraz, bidaiarena— espazioaren gaineko gure nozioaren baitan dago, ez baitugu espazioa ulertzen mugimendurik gabe. Robert Smithson-ek begitazioz sortu zuen “ispilu-bidaia” (mirror travels) terminoa, Mexikoko Yucatan estatuan zehar egindako bidaian osatu zituen konposizio efimeroak zirela-eta. Halaber, bidaia eta islaren nozioek bat egiten dute areto honetan, elkarri aurre egiten dioten Olafur Eliasson-en bi piezaren bidez: bata iparrorratza da, aretoaren ipar-hegoaldea ardatzean kokatzen baita magnetikoki; besteak bere inguruko irudia biderkatzen du eta, ilargialdi baten antzera, hertsatu egiten du progresiboki. Aretoaren beste aldean dago Ernesto Netoren Burbuila zuria, kanpoaldea ahantzarazten digun gune barneragarri eta mugikorra, amaren barnera itzuliko bagina bezala. Azkenik, bi denbora-markatzaile daude aretoaren albo banatan: David Lamelas artista kontzeptualak Artea eta espazioa liburua argitaratu zen urte berean gauzatutako bideo-inkesta bat, eta Nobuo Sekine-k altzairu eta urez egindako eskultura, 1969an hasi eta ordutik hamaika aldaera jasandakoa.