Artea ikasbide 2003 | Guggenheim Bilbao Museoa
Iragandako erakusketa

Artea ikasbide 2003

2003.06.03 - 2003.07.06

Erakusketa honek 6 eta 12 urte bitarteko 168 artistaren lana bildu zuen Museoko 103 aretoan. Ikasturtean Artea Ikasbide hezkuntza-programaren seigarren edizioan parte hartutako ikasleek landutako lanaren eta sormenaren emaitza izan zen.

1998az geroztik, Guggenheim Bilbao Museoko Hezkuntza Arloak urtero eramaten du aurrera Artea ikasbide programa. Programa honetan Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritza aritzen da lankidetzan eta BBKk babesten du. Arteak ikaskuntza pizteko izugarri laguntzen du, eta artistak, ikasleak, irakasleak eta Museoko hezitzaileak elkarlanean aritzen dira urtero ekimen honetan: artea eskola curriculumaren hainbat ikasgairako lan-tresna bihurtzen dute —esaterako, Matematika, Hizkuntza eta Literatura eta Ingurunearen Ezagutza—.


Ikastetxeak
Odón de Apraiz (Gasteiz), Ángel Ganivet (Gasteiz), Ramiro de Maeztu (Oion), Itxasoko Ama (Santurtzi), Otxartaga (Urtuella) eta Ugao (Ugao-Miraballes), Altza-San José de Calasanz (Donostia), Arantzazuko Ama (Donostia) eta Amasorrain (Donostia).

Artistak
Carmelo Argaiz, Inés Cárcoba, Alex Carrascosa, Oier Etxebarria, Ibon Garagarza, Iñaki Gracenea, Julio Hernández, Maider López eta Manu Muniategiandikoetxea.

Partekatu