Artea ikasbide 2004
2004.06.15 - 2004.07.11
Erakusketa honek 6 eta 12 urte bitarteko 179 ikaslek, artisten eta irakasleen laguntzarekin, ikasturtean sortutako artelanen aukeraketa aurkeztu zuen. Ikasturte osoko lana, Artea Ikasbide programan parte hartutako neska-mutilena, artelanen erakusketan laburbildu zen, Guggenheim Bilbao Museoko aretoetan. Sortuz, begiratuz, pentsatuz, ekinez, hitz eginez, esperimentatuz... ikasi zuten ikasleok, eta gozatu zuten gainera! Artea eta sorkuntza artistikoa balio handiko tresnak dira ikasteko, inguruan dugun mundua behatzeko eta hobeto ulertzen saiatzeko. Edozein ikasgai —Matematika, Historia, Hizkuntza eta Geografia, besteak— modu errazago eta dibertigarriago batean ikas daiteke artearen ikuspegitik. Sortze prozesuak, gainera, funtsezko gaitasunak garatzeadakar, proiektuak planifikatu, garatu eta amaitu egin behar baitira, besteak beste. Talde-lanean aritzen dira, gainerakoen sortze-lanak eta iritziak errespetatzen dituzte, eta idatzi, hitz egin eta eztabaidatzen dute gainera.
Ikastetxeak
Bizkaian: Txurdinaga (Bilbao), Zorrotza-Fray Juan (Bilbao), Romo (Getxo) eta Elejabarri (Bilbo). Gipuzkoan: Elizalde (Oiartzun), Domingo Aguirre (Legazpi) eta Karmelo Etxegarai (Azpeitia). Araban: San Prudencio eta Barrutia (Gasteiz).
Artistak
Manu Muniategiandikoetxea, Julio Hernández, Oier Etxeberria, Ibón Garagarza, Nerea Aizpurua, Inés Carcoba, Iñaki Gracena, Mercedes Périz, Aiora Kintana eta Alex Carrascosa.