Dan Flavin
Laster ikusgai

Dan Flavin

2026.11.13 - 2027.04.04

Hogeita hamar urte baino gehiagoan zehar, Dan Flavinek (New York, 1933–1996) arte erradikalaren forma berri bat asmatu zuen, artea erakusteko konbentzioek ezarritako mugei —markoei eta idulkiei, esaterako— ihes egiten ziena. Apaingarririk gabeko lanpara fluoreszentea objektu estetiko gisa hartu zuenean artista minimalisten belaunaldiaren oinarri estetikoetara lerratu zen. Izan ere, industria-materialak erabiltzea, oinarrizko formak azpimarratzea eta osagaien arteko harreman ez-hierarkikoak ezartzea dira minimalismoaren ezaugarri nagusiak.

1963an, fluoreszente komertzial soilak baliatuta artelanak egiten hasi zen Flavin. “Argi elektrikoa ere tresna bat da”, esan zuen. Konbentzioekiko haustura garrantzitsua izan zen hori, eta artistaren lan egiteko modua baldintzatu zuen bere bizitza osoan zehar. Fluoreszenteen kolore-mugei eta luzera estandarrei lotuta egon arren, Flavinek laster garatu zuen “ertz”, “monumentu”, “hesi” eta “korridore” piezaz osatutako lengoaia arkitektonikoki dinamikoa. Flavin berehala jo zuten minimalismoaren baitako funtsezko figuratzat, izan ere, eskuraerraza zen industria-material soila erabiltzen zuen, ikuslearen inguruabarrei erreparatzen zien eta oinarrizko formak azpimarratzen zituen. Solomon R. Guggenheim Museum-en funts garrantzitsuetatik bi urtez behin datozen erakusketetako bat den aldetik, Dan Flavin 1960ko eta 1980ko hamarkadetan sortutako lan garrantzitsuen bilgune izango da, artistaren lehen lanei arreta berezia eskainiko diena.


Aretoak: 201, 202, 203, 205, 206, 207, 209
Komisarioa: Lauren Hinkson

Dan Flavin
greens crossing greens (to Piet Mondrian who lacked green)
[berdea berdearekin  (Piet Mondrian-entzat, berderik ez zuena)], 1966
Argi berde fluoreszentea
Bi sekzio: I. sekzioa: 122 cm-ko altuera x 610 cm-ko zabalera;
II. sekzioa: 61 cm-ko altuera x 670 cm-ko zabalera
Solomon R. Guggenheim Museoa, Panza New York Bilduma, 1991. 91.3705
© Stephen Flavin, VEGAP, Bilbo, 2025