Eseritako bikotea | Egon Schiele | Guggenheim Bilbao Museoa
Aurreko erakusketa

Egon Schiele

2012.10.02 - 2013.01.06

Erakusketa honek Egon Schiele austriar espresionistaren unibertsoan murgilduko gaitu. Batez ere, marrazkiak, gouacheak eta akuarelak ikusgai jarriko dira, eta paper gaineko lan horiek guztiak Vienako Albertinarenak dira. Erakunde horrek grafika-lanen bilduma zabalenetakoa eta garrantzitsuenetakoa dauka munduan.

Ehun bat lanek artistaren estiloaren bilakaera agertuko dute: hasierako lanak Vienako Akademian (Akademie der bildenden Künste Wien) trebatzen zela egin zituen; gerora Gustav Klimt-en eta Vienako Modernismoaren eragina izan zuen; eta ondoren naturalismoarekin hautsi, eta kolorea era apurtzailean erabili eta ezusteko bestelako gaie- tara, biluztasun erotiko gorrira, esaterako, jo zuen.,

Egon Schielek oso modu berezia eta aparta garatu zuen Vienako Sezesioaren gainazal lauen eta lerro edergarri arinen erabilera dekoratiboa jorratzeko. Haren lanetako irudien gorputzaren adierazpide espresionistan, keinuetan eta mimikan nabari da argazkilaritza dokumentalaren eragina jaso zuela: Jean-Martin Charcot doktorearen Parisko Salpêtrière ospitaleko pazienteen argazkiena (emakumeengan histeria egoerak jasotzen zituzten) eta Otto Schmidten estudioko argazki erotikoek piztutako inspirazioarena. Horrez gain, Schielek emakume biluzien irudiak karikaturarekin edota pornografiarekin lotu ez zezatela lortu zuen; lotura haietatik askatu zituen eta artean beste leku bat eman zien. Gainera, itsusiaren eta ederraren arteko antagonismo historikoa deuseztatu zuen. Era berean, gaixotutako gorputza eta nortasunaren desegite patologikoa ere arte bihurtu zituen.

Schieleren arte ibilbide osoko gaiak ikusgai jarriko dira Egon Schiele erakusketan: paisaiak, loreak, haurren irudiak, biluziak, erretratuak eta autorretratuak. Hartara, ikuspegi zabaletik aztertuko da xx. mendearen hasierako artearen irudi gailen hau, 28 urte besterik ez zituela zendu zena.

Komisarioa: Klaus Albrecht Schröder

Egon Schiele
Eseritako bikotea, 1915
Urmargoa, arkatza eta zigilua, kartoi gainean muntatua
51,8 x 41 cm
Albertina, Viena, inv. 29766

Erakusketa

Biolontxelo-jotzailea

Egon Schiele
Biolontxelo-jotzailea, 1910
Klariona, urmargoa eta kolore opakuak biltzeko paper marroi gainean
44,7 x 31,2 cm
Albertina, Viena, inv. 31178

Gerti oihal okreen aurrean,

Egon Schiele
Gerti oihal okreen aurrean, 1910
Arkatza eta kolore opakuak Japoniako paper gainean
55,1 x 34,7 cm
Albertina, Viena, inv. 27943

Eseritako bi neska

Egon Schiele
Eseritako bi neska, 1911
Arkatza, urmargoa eta zuri opakoa Japoniako paper gainean
41,3 x 32 cm
Albertina, Viena, inv. 27945

Eseritako bikotea

Egon Schiele
Eseritako bikotea, 1915
Urmargoa, arkatza eta zigilua, kartoi gainean muntatua
51,8 x 41 cm
Albertina, Viena, inv. 29766

Erlösung

Egon Schiele
Erlösung, 1913
Kolore opakuak eta arkatza Japoniako paper gainean
48 x 32 cm
Albertina, Viena Inv. 29764

Emakume bat biluzik hankak zabalik

Egon Schiele
Emakume bat biluzik hankak zabalik, 1914
Arkatza eta kolore opakuak Japoniako paper gainean
31,4 x 48,2 cm
Albertina, Viena, inv. 26667

Autorretratua txaleko horia jantzita

Egon Schiele
Autorretratua txaleko horia jantzita, 1914
Kolore opakuak eta arkatza Japoniako paper gainean
48,2 x 32 cm
Albertina, Viena, inv. 31157

Autorretratua beheko betazala tenkatuta

Egon Schiele
Autorretratua beheko betazala tenkatuta, 1910
Klariona, urmargoa eta kolore opakuak biltzeko paper marroi gainean
44,3 x 30,5 cm
Albertina, Viena, inb. zk. 30395

Krumau-ko antzinako etxeak

Egon Schiele
Krumau-ko antzinako etxeak, 1914
Kolore opakuak eta arkatza Japoniako paper gainean
32,5 x 48,5 cm
Albertina, Viena, inv. 31158

Autorretratua zilborra agerian,

Egon Schiele
Autorretratua zilborra agerian, 1911
Arkatza eta urmargoa Japoniako paper gainean
55,6 x 36,4 cm
Albertina, Viena inb. zk 33358

Artista

Captura de pantalla 2021 04 15 a las 11 20 32

Schiele, Egon

Egon Schiele 1890ean jaio zen Tulln-en, Austria Behereko hiri txiki batean. Sendi burgesekoa zen, funtzionariotzari lotutakoa. Bi arrebarekin hazi zen: Melanie (1886−1974) eta Gertrude (1894−1981). Eskolan zela marrazki ugari egiten...

Ezagutu artista

Partekatu