Hiro Yamagataren Photon 999 lanaren aurkezpena
2001.10.31 - 2001.12.02
Photon 999 da Hiro Yamagata-k Guggenheim Bilbao Museoan burutu zuen instalazioaren izenburua. Argia osatzen duten eta laser teknologiarekin lotura zuzena duten partikulei egiten die erreferentzia. Instalazio hay, era estrategikoan kokatutako kolore ezberdinetako hamabost laser izpiz osatutakoa, Museoaren kanpoaldean altxatutako egitura konplexu baten bidez proiektatu eta islatzen zen, eta Museoaren arkitektura bera, artelanaren zati partaidea zen. Urmaelaren gainean espresuki eraikitako pasabide batek, soilik laser bidezko argiek eraikitako espazioan barneratzeko bisitarientzako korridore-lana egiten zuen, eta hartara, bisitaria beste dimentsio batera eramana izaten zen.
Hiro Yamagata
999. fotoia (Photon 999)
Laser instalazioa
Artistaren bilduma