in situ: Zadie Xa
2026.11.20 - 2027.04.25
Zadie Xa (Vancouver, 1983) jatorri korear-kanadarreko artista da, eta Londresen egiten du lan. Bere praktika multidiziplinarrak diasporako identitatea, folklorea eta ondare kulturalaren transmisioa aztertzen ditu kontakizunen, performancearen eta murgiltzeinstalazioen bidez. Koreako mitologia, erritual xamanikoak, zientzia-fikzioa eta bere bizipen propioak abiapuntu hartuta, Xak ingurune multisentsorialak eraikitzen ditu, non iruzurtiek eta pertsonaia hibridoek asaldatu egiten duten kontakizun historiko nagusia. Londresko Whitechapel Gallery, Seulgo Space K edo Parisko Thaddaeus Ropac bezalako guneetan egin dituen azken banakako erakusketek agerian uzten dute artistak zer nolako interesa duen espezieen arteko komunikazioarekiko, babes eta eraldaketa sinboloekiko, eta lurraldearen eta tokiaren garrantzi espiritualarekiko. Pinturaren, ehungintzaren, eskulturaren, soinuaren eta performancearen bidez, mundu fantastikoen eraikuntza eta ikerketa politiko eta metafisikoa uztartzen ditu Xak.
Artistaren lana nazioarteko kultur-erakunde handietan egon da ikusgai, hala nola MoMA PS1, Palais de Tokyo, Haus der Kunst edo Veneziako Bienalean; hain zuzen ere, azken horretako performance-programan parte hartu zuen 2019an. Benito Mayor Vallejo artistarekin izandako lankidetza bikainari esker, Xak are gehiago zabaldu du mozorroaren, maskaradaren bai eta iruzurgilearen arketipoaren inguruan darabilen ikerketa. 2025ean, Erresuma Batuko arte garaikideko sari ospetsuenetakoa den Turner sarirako finalista izan zen Xarjako 16. Bienalean aurkeztutako Moonlit Confessions Across Deep Sea Echoes: Your Ancestors Are Whales, and Earth Remembers Everything instalazio kolaboratiboagatik. Geruza ugaritako forma afektiboak baliatuta, arbasoen ezagutza, fikzio espekulatiboa eta berreskuratze kulturala uztartzen dituen espazio bat eraikitzen du Xak.
Aretoak: 204, 208
Komisarioa: Lekha Hileman Waitoller
Zadie Xa
Scorpion 2021, Oct 29, 2021 (Escorpio 2021, 2021eko urriak 29)
Zadie Xa eta Benito Mayor Vallejo
Komisarioa: Priyesh Mistry
The National Gallery, Londres, Erresuma Batua
Kanadako Arte Kontseiluaren laguntzarekin
Argazkia: Andrew Bruce

