McQueen
Laster ikusgai

Steve McQueen

2026.10.09 - 2027.01.24

Steve McQueen (1969) Londres eta Amsterdam artean bizi den artista, zinemagile eta gidoilaria da, eta gai pertsonalak zein kolektiboak aztertzen ditu mugimendudun irudien bidez. Emozio konplexuak narratiba zehatz eta minimalistetara eramateko daukan gaitasunagatik da ezaguna, eta esan izan du “nor bere buruaz, gorputzaz eta arnasaz erabat jabetzera behartzen duten egoeretan” jarri nahi duela publikoa. Bere obrak ikusteko baldintza fisikoak —proiekzioaren eskala, soinua, argia nahiz ikuslearen eta espazioaren arteko harremana— ingurunea bera bezain garrantzitsuak dira McQueenen lanean, eta horrek izaera eskultoriko nabarmena ematen dio haren arteari.

Aretoak: 105
Komisarioa: Lekha Hileman


Steve McQueen
Bass (Baxua), 2024
LED argiak eta soinua Laurenz Foundation, Schaulager Basel eta Dia Art Foundation-en enkargua
2025eko ekainak 15–azaroak 16, Schaulager® Münchenstein/Basilea (instalazioaren ikuspegia)
Artistaren oparia
Argazkia: Pati Grabowicz, © Steve McQueen