#guggenheimtogether

guggenheim together

Guggenheim museoen nazioarteko sareak Solomon R. Guggenheim Museum (@guggenheim), The Peggy Guggenheim Collection (@guggenheim_venice), Guggenheim Bilbao Museoa (@museoguggenheim) eta Guggenheim Abu Dhabi barne hartzen ditu. Konstelazio horren ustez, artelanak sortu eta partekatzeak banakako bizipenei zentzua ematen laguntzen digu, eta besteen sorkuntza artistikoak ikusteak, berriz, munduari bestelako ikuspegietatik begiratzen.

Azken joeren 130.000 urte | Abigail Lazkoz | Guggenheim Bilbao Museoa

Artista batzuek eskuz egiten dituzte lanak; beste batzuek, berriz, askotariko teknologiak erabiltzen dituzte, eta sorkuntza artistikoaren prozesu fisikotik urruntzen dira. Guggenheim Together (Guggenheim elkarrekin) ekimenak zenbait obra hautatu ditu eskuz egindako artea goresteko.

Ausar zaitez zeu ere eskuz egindako zerbait sortzera une, ideia edo prozesu garrantzitsuren bat adierazteko, edo bestela, erakutsi zuk zeuk egindako lanen bat.

Zure sorkuntza partekatzeko, erabili #GuggenheimTogether traola otsailaren 15etik martxoaren 21ra bitartean. Gure nazioarteko Instagram kontuetan argitaratuta ikusiko duzu agian!

Idi-bihotzak | Jeff Koons | Guggenheim Bilbao Museoa

Azken hilabeteetan, jende asko bizitzako “plazer txikiez” jabetzen hasi da: familia, lagunak, otordu on bat, gogoko abesti bat, parkean barrena emandako paseo bat… Gure bildumak berrikusi ondoren, artista askok ere une soil baina baliotsu horietan atsegin hartu izan dutela konturatu gara.

Gonbidapen bat luzatu nahi dizugu: hausnartu bizitza alaitzen duten plazer txiki horiei buruz (goizean kafe bat hartzea, ilunabarra, lagunekin eta familiarekin egotea…), eta edozein euskarritan irudikatu (benetan nahiz metaforikoki) horiek eragiten dizkizuten sentipenak. Partekatu zure sorkuntza #GuggenheimTogether #GuggenheimBatera traola erabilita, urriaren 8a baino lehen, eta hura argitaratuta ikusteko aukera izango duzu.

Hatoum M 1024x731

Mahaia da askotan etxeko eta gizarteko harremanen arima. Otorduak bertan egiten dira, horren inguruan oroitzapenak sortzen ditugu, familia eta lagunak batzen, tradizioak lantzen, eta historiak garatzen. Azken hilabeteetan, inoiz baino denbora gehiago eman dugu mahaiaren inguruan.

Zergatik ez diguzu kontatzen, nahi duzun baliabidea erabilita, zer gertatzen den zure mahaiaren inguruan (hitzez hitzeko zentzuan edo zentzu metaforikoan)? Abuztuaren 4ra arte duzu. Bidal iezaguzu #GuggenheimTogether #GuggenheimElkarrekin traola erabilita. Zure lana argitaratuta ikusi nahi?

Lo profundo es el aire | Eduardo Chillida | Guggenheim Bilbao Museoa

Aldian behin proposatuko dizkizuegun gaietan lehena duzue hau. Gure bildumetako artelanen irudiak inspirazio-iturri gisa baliatuta, gaiak plazaratuko ditugu banakako nahiz taldeko hausnarketa sustatzeko xedearekin, gure komunitateen baitan sormena pizteko.

Seguruenik egun hauetan leihotik begira ematen duzu normalean baino denbora gehiago. Gonbitea luzatzen dizugu hemendik zure ikuspegia —benetakoa edo metaforikoa— gurekin parteka dezazun. Erabili zuk nahi duzun baliabidea eta elkarbanatu #GuggenheimTogether etiketa aipatuz sare sozialetan.