
Andy Warhol: Ehun eta berrogeita hamar Marilyn koloretsu
Andy Warhol (Pittsburgh, Pensilvania, 1928 – Nueva York, 1987) 1979an margotu zuen Ehun eta berrogeitahamar Marilyn koloretsu hamar metro baino gehiagoko zabalera duen oihal erraldoi batean. Lan honetan, artistak berriro erabili zuen Marilyn Monroe-ren irudia, lehen aldiz 1962an margotu zuena, aktorea hil zen urte berean.
