Egizu bat Hezitzaileen Community-arekin!
Guggenheim Bilbao Museoarekin konektatzeko eta gure hezkuntza-komunitatea handitzen laguntzeko bide berria duzu.
Irakasleak protagonista gisa; hezkuntza-eragile berriek jarduera zehatzetan edo Museoarekin elkarlanean sortutako ibilbide luzeen programetan har dezakete parte, bakarrik edo ikasleekin batera. Bakoitza bere erara, bere interesen, denboraren edo beharren arabera.
Guggenheim Bilbao Museoarekin konektatzeko eta gure hezkuntza-komunitatea handitzen laguntzeko bide berria duzu.
Erakusketak Museoko hezkuntza-taldearekin batera prestatzeko. Erakusketara bisitaldi bat barne. Doakoak. Lehen eta Bigarren Hezkuntzako irakasleak
Ordutegia: 17:00, astearteetan euskaraz eta ostegunetan gaztelaniaz. Iraupena: Ordu 1 eta 30 min.
Erakusketak libreki bisitatzeko. Doakoa. Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako irakasleak.
Ordutegia: 16:00–19:00
Ibilbide malguak Museoan barrena, erakusketa bat edo gehiago ikusteko.
Ezin baduzue Museora etorri, bisita gaitzazue denbora errealean birtualki, ikasgelatik, bideo-dei bat eginez.
Ikastetxeentzako online aurkezpenak denbora errealean, Museotik eginak. Horietan, ikasgelak Museoko dinamizatzaile batekin konektatuko du bideo-dei bidez. Jardueraren helburua erakusketa bat zuzenean aurkeztea da.
Zuen ikasleek Museora egiten duten bisitaldia dinamizatzen duzuen irakasleontzat
Batxilergoko hainbat bidetako curriculumaren alderdiak indartzeko proiektuak eta esperientziak.
20 saioko programa esklusibo eta berritzailea, artistek ikastetxeetan ematen dutena, curriculumeko arloak indartzeko
Lehen Hezkuntzako curriculuma indartzeko bitartekoa da
Lagundu 3 urtetik gorako ikasleei Museoaren bildumako artelanak eta eraikinaren arkitektura ezagutzen. Inprimatu material hau ikastetxean edo eska ezazu Museoan (informazio-mahaian): Eman ale bat eta arkatz bat bakoitzari aretoetan lan egiteko. Ondoren, Atarian edo ikastetxean, azken ukituak eman ditzakete, margoekin, eranskailuekin eta abarrekin.
Erakusketak bisitatzeko ibilbide gomendatua.
Erakusketei buruzko gidak, galdera, argazki, bideo eta esteka interesgarriekin, irakasle bakoitzak bere erara presta dezan bisitaldia.