Denboraren materia | Richard Serra | Guggenheim Bilbao Museoa

Denboraren materia

Richard Serraren Denboraren materia artelanean, eskulturekin esperimentatzera gonbidatzen zaio bisitariari, eskulturen artean, barrutik zein ingurutik ibiliz. Instalazioa osatzen duten zortzi eskulturak elkarrekin esperientzia bakar bat sortzeko daude sortuta, eta bertan sartzen da ere eskulturok betetzen duten erakusketa-espazio itzela. Denboran izandako esperientzia da, espazioaren bitartez.