Lygia Clark. Pintura eremu esperimental gisa, 1948–1958
Lygia Clark artista brasildarra (1920−1988) abstrakzioko aitzindaria izan zen, oinarri-oinarrizkoa XX. mendearen bigarren erdian. Pintura eremu esperimental gisa, 1948-1958 erakusketak haren obraren lehen etapa ikusteko aukera ematen digu, haren heziketa-urte erabakigarriak. Etapa horretan, figurazioaren eta abstrakzioaren artean esperimentatu zuen, eta bere ikusmintzaira zehazten hasi zen.