Picasso eskultore. Materia eta gorputza
Pablo Picasso Malagan jaio zen 1881ean, eta Mouginsen hil zen, Frantziako hegoaldean, 1973an. Bere gaitasun artistikoek mundu mailan ezagututako jenio bihurtu zuten. Hainbat mugimendu artistikoren sorreran parte hartu zuen eta kubismoaren sortzaileetako bat izan zen. Bere bizitza osoan zehar, bi mila artelan baino gehiago sortu zituen eta bere ondarea mundu osoan zehar banatutako museo askotan dago.