artschwager

Richard Artschwager

Europar etorkinen seme, Richard Artschwager (1923-2013) Estatu Batuetan jaio eta lan egin zuen. Unibertsitateko haren biologia-, kimika- eta matematika-ikasketek buru zientifiko bat ondu zioten, eta hori ageri-agerikoa du haren artista lanak. Egurrezko altzariak egiten lortu zuen arrakasta, eta bere ebanisteria-tailerrean aurkitu zuen inspirazioa ibilbide artistikorako, berandu ekin baitzion; bakarka ez zuen erakusketarik egin berrogeita bi urte izan arte.