Nota: este sitio web incluye un sistema de accesibilidad. Presione Control-F11 para ajustar el sitio web a las personas con discapacidad visual que están usando un lector de pantalla; Presione Control-F10 para abrir un menú de accesibilidad.
Kx ULXP3ILEb2

Urte eroak.1920ko hamarkada

Guggenheim Bilbao Museoko Urte eroak: 1920ko hamarkada erakusketa ibilbide suspergarri bat da hain aurreratua izan zen garai hartan barrena. Bertan, 300 objektu baino gehiago ikusi ahal izango dira, aldi hartako diziplina artistiko adierazgarrienetakoak: pintura, eskultura edo marrazkitik hasita, argazkilaritza, zinema, collage, arkitektura edo altzarien diseinuraino.

Joan den mendeko hogeiko hamarkadak sormenaren eta liberazioaren eztanda adierazi zuen artearen arlo guztietan, baita bizi-estiloan ere. Hainbat aldaketa ernaldu ziren garai hartan, gaur arte indarrean jarraitzen dutenak.