
ACT Festival
Prezioa
5 € Lagunek / 8 € publikoak oro har
Lekua
Lekua eta ordua: Entzungela, 12:00
ACT Festival Eszena Berritzaileen Nazioarteko Jaialdiaren XXII. edizioko lehiaketan parte hartuko duten bi dantza-piezaz gozatzeko aukera izango duzu Museoan.
Museoan egingo den programa GOMsisun bikote korearraren emanaldiarekin hasiko da. Kim Hyunwoo koreografo-dantzariak eta Kim Eunyi dantzariak 2024an estreinatu zuten, Seoul International Dance Festivalen esparruan, orain Bilbon aurkeztuko duten pieza: Chose to Stray than Stay (20 min). Bidegurutzeei eta maitasunari lotutako istorioa taularatzen dute, Koreako dantza tradizionalak eta egungo koreografiak bat eginda. Ondoren, Re-Garde (30 min) ikusteko aukera izango dugu, Cie MF | Maxime & Francesco dantza garaikideko eta antzerki fisikoko konpainia frantsesak interpretatuta. Lyonen du oinarria konpainiak, eta M|Maxime Freixas eta F|Francesco Colaleo dira fundatzaileak, performerrak, koreografoak eta dantza-irakasleak. Pieza ikusmenaren zentzumenean oinarritzen da, eta bi gizonezkok interpretatzen dute; hain zuzen ere, elkarrekiko ispilu gisa jokatzen dute eta jaso, eman, galdu, manipulatu, probokatu edo abandonatzeko prest ageri dira.
Programa Museoaren TopARTe eta ACT Festivalen arteko lankidetzaren esparruan garatu da.
Iraupena, guztira: 90 min.; 15 minutuko atsedena pieza artean.
*Jarduerak aldaketak izan ditzake
Prezioa
5 € Lagunek / 8 € publikoak oro har
Lekua
Lekua eta ordua: Entzungela, 12:00