
Yoko Onoren Bilborako nahien zuhaitza abian
Prezioa
Gratis
Lekua
Museoko bigarren solairuko terraza
Informazio gehiago
Jarduera doakoa da Museorako eguneko sarrerarekin, plaza-kopurua bete arte.
Museoen Nazioarteko Eguna dela-eta, Yoko Onoren Bilborako nahien zuhaitza aktibatu egingo da egun seinalatu horrek aurten goiburu duen “Museoak, jasangarritasuna eta ongizatea” lelopean. Eraikinaren bigarren solairuko terrazan kokatuta dago Museoaren Bildumako artelana den Bilborako nahien zuhaitza, eta bakean bizi den unibertsoaren aldarrikatzen duen instalazio bizia da, publikoaren parte-hartzearen bidez zentzu hartzen duena. Artelana Onoren Imagine Peace Tower delakoa buru duen proiektu zabalago baten parte da. Islandian kokatutako dorre horretan biltzen dira, hain zuen ere, Onok munduan zehar dituen Nahien zuhaitz ezberdinetan bisitariek jartzen dituzten desira guztiak. Oraingo honetan, eguraldia lagun, Museoan zintzilikatutako desioak aste osoan egongo dira ikusgai.
Prezioa
Gratis
Lekua
Museoko bigarren solairuko terraza
Informazio gehiago
Jarduera doakoa da Museorako eguneko sarrerarekin, plaza-kopurua bete arte.