Bacalao-Bistro
Lagunak
Azaroak 8, larunbata

Afari berezia Bistró Guggenheim Bilbaon: bakailaoa Bizkaiko kulturan

Lekua

Bistró Guggenheim Bilbao

Bistró Guggenheim Bilbaok bakailaoa omendu nahi du; hots, Bizkaian historia luzea duen produktua. Hori dela-eta, menu paregabea eskainiko du: plater guztietan bakailaoa izango da protagonista, jaki hori zenbat modu ezberdinetan prestatu daitekeen erakusteko. Afariarekin batera ardo-aukeraketa berezia dastatu ahal izango da. Michelin izar bat duen Nerua Guggenheim Bilbao jatetxearen chef den Josean Alijaren maisutasuna bakailaoa osagai nagusi duten jatetxeko bi plater ikonikoen bidez nabarmenduko da.

Ordua: 20:00

Iraupena: 150 min (gutxi gorabehera)

Hizkuntza: gaztelania

Erreserben esteka

Lagunentzat soilik

 

Lekua

Bistró Guggenheim Bilbao