
Afari berezia Bistrón: EUSKANTINA EUSKAL-LATINOA
Prezioa
54 €
Lekua
Bistró Guggenheim Bilbao
Bistró Guggenheim Bilbaok historia eusko-latinoa omenduko du euskal eta latinoamerikar sukaldaritzen fusioan erreferente den Topa Sukalderia jatetxe donostiarra gonbidatuta.
Euskantina omenaldi bat da, Latinoamerikako euskal diasporari eta Atlantikoaren beste aldean euskal arimaz eta kutsu latinoz jaiotako sukaldaritzei egina. Sukaldeak eta kantinak, txokoak eta Latinoamerikako barra tradizionalak elkarrekin topo egiten duten irudimenezko espazioa.
Euskantinak joan-etorriko bidaia proposatzen du plater ezberdinen bidez. Euskal Etxeetako mahai luzeak eta Latinoamerikako kantinak —elkartzeko, topa egiteko eta istorioak kontatzeko tokiak denak ere— gogorarazten dituen sukaldaritza. Bistrók eta Topa Sukalderiak bat egingo dute hango eta hemengo familien, plateren eta edarien istorioak kontatzeko, eta Bilbo eta Latinoamerika lotuko dituzte gastronomiaren bidez.
Ordua: 20:00
Hizkuntza: gaztelania
Prezioa
54 €
Lekua
Bistró Guggenheim Bilbao
