
Antoni Tàpies eta bere objektuak [100. URTEURRENA, TÀPIES URTEA]
Prezioa
Sarrerak: doan, txarteldegian eta webgunean eskuragarri.
Lekua
Entzungela
MUSACeko zuzendari Álvaro Rodríguez Fominayaren hitzaldia, Antoni Tàpiesen jaiotzaren mendeurrena dela-eta.
Álvaro Rodríguez Fominayak Antoni Tàpiesen unibertsoaren funtsezko gakoak azalduko ditu hitzaldi honetan; haren lanaren zati handi bat osatzen duten objektuekin zuen loturaz arituko da, baita objektu horiek haren obra piktorikoarekin zuten harremanaz ere. Ekitaldi honekin, Guggenheim Bilbao Museoak bat egingo du artista katalanaren jaiotzaren mendeurrenaren ospakizunarekin. Tàpiesek harreman estua izan zuen Guggenheim Museoekin: hartu-emana 1962an hasi zen, New Yorken bakarkako erakusketa egin zuenean, eta 2013an amaitu zen, Rodríguez Fominayak berak antolatutako Objektutik eskulturara (1964–2009) erakusketarekin.
Iraupena: ordu 1
Plaza-kopurua mugatua da.
Prezioa
Sarrerak: doan, txarteldegian eta webgunean eskuragarri.
Lekua
Entzungela