Laboratorio-de-arqutiectura-III
Familiak
Urriaren 7tik abenduaren 16ra bitarteko larunbatak: 11:30–13:00

Arkitektura-laborategia III

Prezioa

Prezioa: hiruhilekoa 77 € Lagunek eta 99 € publikoak oro har; saio solteak (plazak egonez gero): 7 € Lagunek eta 9 € publikoak oro har.

Lekua

Hezkuntza-espazioa

Informazio gehiago

Nahiz eta urritik abendura bitartean programatutako tailer progresibo gisa diseinatuta egon, jarduera larunbat bakar baterako eros daiteke (lekurik egonez gero).

Hirugarren arkitektura-ikastaro honetan, haurrek arkitekturari eta espazioari buruzko kontzeptuak ikasiko dituzte modu ludiko eta praktikoan.

Hasteko, natura esploratuko dugu, gure sorkuntzetarako formak eta inspirazioa bilatzeko. Mineralei, loreei edo maskorrei arretaz eta jakin-minez erreparatzen badiegu, haien morfologia nahiz eraikin batzuen (adibidez, Gaudirenak) geometria eta egitura ulertzen lagunduko diguten sekretuak aurkituko ditugu. Loreen forma bihurri eta perfektuek gure sorkuntzak diseinatzen lagunduko digute. Halaber, mineralak aztertuko ditugu eta buztinarekin lan egingo dugu, proiektu-diseinu bat marraztuko dugu oinplanoan, sekzioan eta altxaeran, eta pentsatutako espazio horren maketa eraikiko dugu.

Iraupena: 90 min.
Adina: 6–11 urte
Nork emango du: Maushaus
Hizkuntza: gaztelania

Lehen hiruhilekoa:

Urriak 7, larunbata: Natura inspirazio gisa
Urriak 14, larunbata: Lore-arkitektura
Urriak 21, larunbata: Etxe bat Kryptonen
Urriak 28, larunbata: Ghost Hotel
Azaroak 4, larunbata: Tresnak
Azaroak 11, larunbata: Burbuilak
Azaroak 18, larunbata: Intersekzioak
Azaroak 25, larunbata: Labirintoak
Abenduak 2, larunbata: Gauza bat zuretzat (1/2)
Abenduak 9, larunbata: Gauza bat zuretzat (2/2)
Abenduak 16, larunbata: Triangeluen herrialdea

Prezioa

Prezioa: hiruhilekoa 77 € Lagunek eta 99 € publikoak oro har; saio solteak (plazak egonez gero): 7 € Lagunek eta 9 € publikoak oro har.

Lekua

Hezkuntza-espazioa

Informazio gehiago

Nahiz eta urritik abendura bitartean programatutako tailer progresibo gisa diseinatuta egon, jarduera larunbat bakar baterako eros daiteke (lekurik egonez gero).