Laboratorio-de-Arquitectura
Familiak
Larunbatak, 11:30–13:00

Arkitektura-laborategia III

Prezioa

Prezioak: 77 € Lagunek eta 99 € publikoak oro har (hiruhilekoa); 7€ Lagunek eta 9 € publikoak oro har (saio solteak, lekurik izanez gero).

Lekua

Espacio de Educación

Hiruhileko honetan, inguruan ditugun objektuak aztertuko ditugu, sinpleenetatik hasi eta, pixkanaka, konplexuagoetara joango gara. Gure inguruan —dela etxean, dela hirian— ikusten dugun fabrikatutako edozer aurrez pentsatuta edo marraztuta dago. Nola daude eginda objektuok? Zertarako balio dute? Guk nahi bezala birdiseina ditzakegu? Tailerretan, jarlekuen eta besaulkien, aulkien eta etzaulkien maketak sortuko ditugu; “artista-liburu” bat egingo dugu simetrian oinarrituta, eta lurrean gure aztarna utziko dugu baldosak landuta. Hiri-inguruneko elementuen diseinuei erreparatuko diegu, hala nola banku publikoei eta skate-, monopatin- edo bizikleta-parkeei. Eta, hiruhilekoaren amaierara heltzean, paisaian murgilduko gara geure aterpea eraikitzeko.

Iraupena: 90 min
Adina: 6–11 urte
Nork emango du: Maushaus
Hizkuntza: gaztelania

Lehen hiruhilekoa: urtarrilaren 13tik martxoaren 23ra

Urtarrilak 13: En busca del objeto
Inguruan ditugun etxeko tresnei erreparatuko diegu berriro diseinatu eta eraldatu ahal izateko. Bruno Munari diseinatzailearen eta haren “Cómo nacen los objetos” liburuaren bidez ikasiko dugu.

Urtarrilak 20: Simetría
Arkatzaren ordez guraizeak erabiliko ditugu ebakitako zatiekin marrazteko eta forma-liburu harrigarri bat sortzeko. Mozketak sortzen dituen tolesturen eta simetriaren bidez, istorio bisual dibertigarriak kontatuko ditugu.

Urtarrilak 27: Asseyez vous
Tailer honetan, aulkiaren historia aztertuko dugu, zenbat hanka behar diren egonkorra izan dadin, zer material dituen, eta abar. Amaitzeko, eserleku txiki bat egingo dugu.

Otsailak 3: Bikes
Ibilgailu motorduna hartu ordez, bizikletaz ibiltzea aukera paregabea da hiri askotan, eta, horrela, iraunkortasuna eta arnasten dugun airea garbi mantentzea bultzatzen ditugu. Tailer honetan, ibilgailu hori osatzen duten elementuak eta materialak aztertuko ditugu, eta geure belozipedoa sortuko dugu, eskalan egina.

Otsailak 10: Skate Park (1/2)
Skatea izugarrizko garrantzia hartzera iritsi da azkenaldian, kirol olinpiko bihurtzeraino. Tailer hau bitan banatuko da, eta, hasteko, monopatin txiki bat egingo dugu eta skate-parke baten maketa eraikiko dugu.

Otsailak 17: Skate Park (2/2)
Aurreko lanarekin jarraitzeko, gure skate-parkearen hiri-ingurunea fabrikatuko dugu. Katiluz, arrapalaz eta bestelako elementu batzuez gain, hiri-altzariak gehituko ditugu, beren kolore eta testura eta guzti.

Otsailak 24: El suelo que piso
Baldosa bat egiteko behar diren teknikak, diseinu-prozesuak eta patroi geometrikoak aztertuko ditugu, eta, horretarako, joan den mendearen hasierako hirietako zabalguneetako lurzoruei erreparatuko diegu.

Martxoak 2: Explore!
Dinamika dibertigarrien bidez, espazioa aztertuko dugu, eta galdera hauek egingo dizkiogu geure buruari: zein da espazioarekin dudan harremana? Zein da espazioak nirekin duen harremana? Nola erabil ditzaket zentzumen guztiak espazioa esploratzeko? Emozio batzuk espazio jakin batzuetara lotzen al dira? Nola transmititzen dute emozioa espazio baten formek, lerroek, argiak edo koloreek?

Martxoak 9: Topografías
Topografia koloretsua sortuko dugu shibori teknika artistikoa erabiliz; hau da, papera zein oihala tolestu eta tindatuko dugu patroi geometriko ederrak eta koloretsuak osatzeko.

Martxoak 16: Paisajes sostenibles
Aterpe bat diseinatuko dugu, arkitektura txiki bat, paisaian modu jasangarrian egokituko dena.

Martxoak 23: Mi refugio
Gure aterpearen maketari argazkiak aterako dizkiogu eta paisaian txertatuko dugu argazkien bidez; horrez gain, aterpe kolektibo dibertigarri bat eraikiko dugu.

Laborategia urtarriletik martxora bitartean programatutako tailer progresibo gisa pentsatuta egon arren, larunbat bakar batean parte har daiteke plaza librerik egonez gero.

Prezioa

Prezioak: 77 € Lagunek eta 99 € publikoak oro har (hiruhilekoa); 7€ Lagunek eta 9 € publikoak oro har (saio solteak, lekurik izanez gero).

Lekua

Espacio de Educación