Guggenheim

Arkitektura-ikastaro honen bitartez, haurrek arkitekturari buruzko kontzeptuak ezagutuko dituzte, modu ludikoan, marrazkiak, maketak eta jolasak medio.

Larunbata, azaroak 2
Arkitektura-laborategia: 5 puntuak
Erregelekin eraikitzea dibertigarria da; hori da jolasaren oinarria. Le Corbusierren erregelekin ere jolastea, jakina, sortze-askatasun baterantz gidatzen gaituztelako.

Larunbata, azaroak 9
Arkitektura-laborategia: 5 puntuak
Erregelekin eraikitzea dibertigarria da; hori da jolasaren oinarria. Le Corbusierren erregelekin ere jolastea, jakina, sortze-askatasun baterantz gidatzen gaituztelako.

Larunbata, azaroak 16
Arkitektura-laborategia: Sports 
Denean dago geometria, eta baita kiroletan ere: kirol-kantxa eta -zelaietan geometria da nagusi, adibidez.

Larunbata, azaroak 23
Arkitektura-laborategia: Erromatar hauek erotuta daude!
Jolas dibertigarriak egingo ditugu arkuak eta murruak eraikitzen, erromatarren estilora.

Larunbata, azaroak 30
Arkitektura-laborategia: Egur gehiago
Arkitekturan erabiltzen diren material desberdinez hitz egingo dugu tailer honetan; eta baita horiek nondik sortzen diren eta zein erabilera eta estilo desberdin dauden ere. Belardiko gure etxetxoa sortuko dugu egurra erabiliz.

11:15etatik─12:45etara: 15 haurreko talde bat
Adina: 6−11 urte
Hizkuntza: gaztelania