Menú

Art After Dark: Art Department + Blackboard Jungle + Frontside

00:00: Art Department (19 zk. music / Crosstown Rebels, Kanada)
Estiloa: 
Elektronika
https://soundcloud.com/artdepartment

Art Department 2009an sortu zen eta oso ibilbide azkarra izan du taldeak. CircoLoco mitikoko egoiliarrak izan dira, eta zuzeneko emanaldiak klub eta jaialdi ezagunetan eskaini dituzte, besteak beste: Fabric, Panorama Bar, Ultra Music Festival (Miami), Global Gathering (Erresuma Batua), Lollapalooza (Chicago) eta Coachella (Kalifornia).

Lehen EPa, Vampire Nightclub / Without You (Crosstown Rebels), 2010ean gehien entzundako eta txalotutako bat izan zen. Ondoren, iraupen luzeko lehen lan bikaina –The Drawing Board– plazaratu zuten, disko-etxe berberean.

Art Department-ek underground eremutik kanpo ezagutzera eman da eta hainbat sari ofizial eskuratu ditu, besteak beste, Resident Advisor (Erresuma Batua) saria,  010ean urteko abesti onena (Whitout You singleari esker9, iTunes-en bigarren elektronikako album onena (2011) eta Beatport sarietan urteko abesti onena (2011). Estudioko ekoizpena 2015ean argitaratuko duten iraupen luzeko bigarren lanak osatuko du.

 

23:00: Blackboard Jungle (Frantzia)
Estiloa: 
Reggae, Dub
http://www.blackboardjungle.fr

Blackboard Jungle Frantziako taldea da (Rouenekoa) eta 20 urteko ibilbidea du. 30.000 W baino gehiagoko soinu-ekipoa erabili ohi du, eta dub eta sound system estiloetako mundu-mailako erreferente bihurtu da. Europako reggae jaialdi ospetsuenetako dub eremuetan bere taldeak soinu-instalazioa egiten du, besteak beste, Rototom-go Dub Academy-n. Euren estudioa eta disko-etxea ere badituzte; hauek ere oso garrantzitsuak.

 

22:00: Frontside "Basquiat-i omenaldia"
Estiloa: 
Jazz, Rap primitiboa

Pedro Santa Cruz Alonso, Frontside ezizenez, DJa da. 1975ean jaiotako artista plastiko bilbotarrak saio bat prestatu digu Jean Michel Basquiatek bere intimitatean entzuten zuen musikaz. Jazzbebop eta hastapenetako hip hopa gustukoak zituen, batez ere, baina Pretenders eta Bostonen new wave ere entzuten zituen. Brooklyngo artistak klarinetea eta sintetizadorea jotzen zituen, eta are bere taldea sortu zuen, Gray izenekoa, 1979an; talde horren kantu batzuk –noise musika esperimental industriala– ere tartean sartuko ditu Frontsidek bere saian. New Yorkeko artistaren buruaren barrenera egindako bidaia izango da, klasikoetan geraldia egingo dugu eta, Basquiaten unibertsoa osatzeko, alderdi lisergikoak eta industrialak nabarmenduko ditu Frontsidek.

Zozketatutako 20 sarreraren irabazleak, bakoitzarekin bi pertsona doan sartzeko:

  • Arantza Terradillos García
  • Alice Sorba
  • Oilda Alzola Quintanal
  • Sandra Alonso Alonso
  • Gonzalo Diaz Collado
  • Saskia Lescamela
  • Sophie Wendling
  • Itxaso Elorduizpatarietxe Hernaez
  • Erick Zelaya
  • Andrea lleras
  • Fabiana Cifone
  • Patricia Siles Hinojosa
  • Elsa Vandenberghe
  • Dorine Stijkel
  • Andoni Amor Valledepaz
  • Alejandra Rodriguez
  • Matéa Scarbonchi
  • Evren Gumus
  • Jordi Dalmau Marimont
  • Begoña Carreras Blanco

Zorionak! Zure izena irabazleen zerrendan agertzen bada zurekin jarriko gara harremanetan sarrera jaso dezazun.

.

Dagoeneko salgai leihatilatan eta webgunean. Ikusle kopuru mugatua. 18 urtetik gorakoentzat. Nortasun-agiria eskatuko da: NAN zein pasaportea.

Museorako sarrerak ez du baimentzen Fever-era dohainik sartzea

Erosi orain

EGIN ZAITEZ LAGUN

eta arte guztia eskura izango duzu

EGIN ZAITEZ LAGUN

Cerrar

Eman izena
eta Museoaren berri guztiak jasoko dituzu.

×