Menú

Art After Dark: DJV Sound (Fever, Bilbao) + Tiefschwarz "Ali" (Souvenir, Berlín)

Museoa zabalik egoten da gauez, Art After Dark saioetan bai arteaz baimusikaz goza dezazun.

Egin dantza eta bisitatu erakusketak nazioarteko DJen musika onena entzunten duzun bitartean, Fever-ekin lankidetzan antolatutako saio hauetan.

22:00etan DJV SOUND (FEVER, BILBAO)

Bilboko underground eszena elektronikoaren aitzindari eta bi hamarkadetan zehar hiribilduaren enbaxadore izan zen Europako klub ospetsuenetan DJV Sound. 1990eko hamarkadan NoData kolektiboa sortu zuen eta 2005etik Fever kluba zuzentzen du. Bere saioetan, paisaia trinkoak eta dinamikoak marrazten ditu, eta baita eszena aztoragarriak, hipnotikoak eta karga emozional handikoak ere.

Soundcloud.com/djv-sound

fever.es

Estiloa:  Elektronikoa

 

23:30etan TIEFSCHWARZ "ALI" (SOUVENIR, BERLÍN)

Joera aldaketa etengabea den munduan, “Beltz bizia” (Tiefschwarz) da luzaroko kolorea. Estiloa, sakontasuna eta intriga ditu. 14 urtetik gorako DJ eta ekoizle ibilbidea landu ondoren, Tiefschwarz taldeak izenaren aukeraketa ezin hobea izan zela erakutsi du. Ali eta Basti Schwarz anaia musika zaleek sortu zuten Tiefschwarz taldea, DJ modura hasi ondoren. Egun oso ezagunak diren klubetan aritu ziren, hain zuzen, Alik Stuttgarten zuzendutako “ON –U” (1990–93) eta “Red Dog” (1993–97) izenekoetan.

Esperientzia horiei eta entzuten zuten musikari esker, ekoizle lanetan aritzeko jauzia eman zuten, Continuemusics zigilua sortuz. Music izeneko lehen lanak harrera ona izan zuen Alemaniako MTV Dance Charts-en eskutik, lehen postua eskuratuz. Single-aren arrakasta ikusirik, “Ral 9005” estreinako diskoa kaleratu zuen 2000an Four Music zigiluarekin. DJ modura mundu erdian barrena ibili dira eta remixer gisa sekulako ospea lortu dute, talde askorentzat lan eginez: Depeche Mode ‘John The Revelator’, Madonna’s ‘Get Together’, Roxy Music’s ‘Rain Rain Rain’…  Orain, Tiefschwarz taldea estudioetara itzuli da Philipp Maierren eskutik.

soundcloud.com/tiefschwarz-1 

facebook.com/tiefschwarzofficial

Estiloa: Elektronikoa

Zozketatutako 20 sarreraren irabazleak, bakoitzarekin bi pertsona doan sartzeko:

  • Agathe Laly
  • Elisenda Smith
  • Mikel Alvarez Rodriguez
  • Ander Zamora
  • Elisabeth Pacho Daller
  • Guillermo Ruiz Barrilero
  • Lieke Roes
  • Guillaume Villaret
  • Gloria Jimenez Gonzalez
  • Aitor Bilbao Rementeria
  • Iñigo Uriarte
  • Maria Varea
  • Benjamin Martin Rodriguez
  • Izaskun Ruiz de Apodaca
  • Montserrat Osorno Kuyoc
  • Arina Podolskaia
  • Arkaitz Jimenez Florez
  • Irene Torres Davila
  • Iban Oleaga Abad
  • Ainhoa Fernández

Zorionak! Zure izena irabazleen zerrendan agertzen bada zurekin jarriko gara harremanetan sarrera jaso dezazun.

.

Dagoeneko salgai leihatilatan eta webgunean. Ikusle kopuru mugatua. 18 urtetik gorakoentzat. Nortasun-agiria eskatuko da: NAN zein pasaportea.

Museorako sarrerak ez du baimentzen Fever-era dohainik sartzea

Erosi orain

Doako sarrerak eskuratu

EGIN ZAITEZ LAGUN

eta arte guztia eskura izango duzu

EGIN ZAITEZ LAGUN

Cerrar

Eman izena
eta Museoaren berri guztiak jasoko dituzu.

×