Guggenheim

20 YEARS ROBERT JOHNSON

00:00: ROMAN FLÜGEL  (Live At Robert Johnson, Frankfurt)
Estiloa: elektronikoa
https://soundcloud.com/roman-fluegel

Roman Flügel inkonformista eta aldakorra da, eta nekez kategoriza daiteke. Housearen eta teknoaren tradizioan kokatzen da. DJa, zuzeneko interpretatzailea, ekoizlea, nahaslea eta diskoetxe baten jabea da, eta haren setak aldatu egiten dira kokapenaren, ikusleen eta denboraren arabera. Ia ezinezkoa litzateke Alemaniako gaur egungo musika elektronikoaren egoera aztertzea Flügelen ekarpena aipatu gabe. 1993an, Jörn Wuttke ekoizlearekin batera, Ongaku, Klang Elektronik eta Playhouse diskoetxeak finkatu zituen, eta Isolée, Ricardo Villalobos eta LoSoul artisten hainbat abesti ikoniko kaleratu. Flügelek proiektu askotan egin zuen lan Wuttkerekin; esaterako, Alter Ego eta Holy Garage proiektuetan. Funtsean, Europako house eta teknorako beste merkatu kultural bat sortu zuen. DJ gisa, Flügelek musika ohoratzen du: erregistro bakoitzari behar bezala arnasa hartzeko denbora ematen dio. Trikimailurik gabe, haren setetan faktore ugari elkartzen dira: musikaren eta denboraren ulermen sakona, pazientzia, eta pistak kontakizun arin eta inspiratu batean konbinatzeko trebetasun handia.

Ekoizle gisa, Flügelek ezizen ugari izan ditu; askotan aritu da lankidetzan, eta guztietan izan du arrakasta. Duela gutxi, Dial-erako bakarkako ekoizpenetan ari da lanean; besteak beste, Fatty Folders (2011) eta Happiness is Happening (2014). Haren hirugarren albumak, All The Right Noises (2016), are gehiago sakontzen du dantzalekurako musikari dion maitasunean. 2016tik, Sister Midnight festak antolatu ditu mundu osoko klubetan.

23:00: ATA (Live At Robert Johnson, Frankfurt)
Estiloa: elektronikoa
https://soundcloud.com/live-at-robert-johnson/ata-robert-johnson-x-mas-mix-2016

Harrigarria da ATAk diskotekekin erlazionatutako arloetan duen esperientzia: artista grafikoa, moda-diseinatzailea, DJa, diskoetxeen kudeatzailea eta enpresaburua. ATA txundituta uzteko gai da, emozioa eta asmoa nahasiz. Frankfurteko hainbat klub (besteak beste, Music Hall eta Plastic) artista programatzen hasi ziren oraindik Boy Records dendan biniloak saltzen ari zela. Dendan ezagutu zuen Heiko MSO. Jörg Henzerekin batera, Delirium diskoetxea sortu zuen. ATAk oso gustuko duenez goi-mailako joskintza, klubeko bere arropa-marka sortu zuen. Gainera, 1992/93 urteetan, Playhouse, Klang eta Ongaku markak sortu zituen Heiko, Jörn Elling Wuttke eta Roman Flügelekin batera.

Hainbat klubetan DJ gisa aritu ondoren (esaterako, Omen, Dorian Gray, XS, Wild Pitch Club eta Offenbach klubetan), Europa osoan musika elektronikoak duen toki garrantzitsuenetako bat sortu zuen Sebastian Kahrs-ekin batera, Robert Johnsonkluba, bereziki ATAk maratoi-set horietako bat egin zuzenean. Diskoak grabatzen ari ez denean, elastikoak diseinatzen edo Club Michel haren klubean kozinatzen ematen du denbora gehiena.

22:00: JUAN SOLO (Garage Club, Bilbo)
Estiloa: elektronikoa
https://soundcloud.com/juan-solo-1

Juan Etxebarria bilbotarrak 2005ean egin zuen debuta platoekin, Caos Club klubaren eskutik; zortzi urte eman zituen klub hartan, desagertu zen arte. 2009an, Garage Club-eko artista eta haren sustatzaile bihurtu zen. Talde harekin batera, diskoak jartzen aritu zen hiriko klub enblematikoenetan; besteak beste, Fever, Distrito 9, Conjunto Vacío eta Consorcio klubetan. Horrez gain, Sonora (Bilbo), Zentraus (Bartzelona), Jimy Jazz (Gasteiz), Oculto (Mallorka) eta beste klub batzuetan aritu zen, Kiasmos, Blond:is eta Sid Le Rock artistekin batera, besteak beste. Gainera, 2008an eta 2009an, La Carolinako (Plentzia) 2Late Nights udako jaiak antolatu zituen bere lagun Ikerrekin batera (Beware of Wolf); eta Bambu Terraza klubean aritu zen 2007tik 2009ra. Tekno eta house ilun eta hipnotikoko saioak eskaini ohi dizkigu maiz, oinarri sendokoak eta melodiadun nahasketa luzekoak, groove handiko uneak sortuz. Musika elektronikoaren mota guztiak ditu gustuko, baina baita down tempo, trip hop, disco eta funky estiloak ere.

Entradas a la venta a partir de Septiembre