Uholdea | Miquel Barceló | Guggenheim Bilbao Museoa
Beste jarduera batzuk
Larunbatak eta igandeak, 17:00–18:30

Art espazioa. Sormen-laborategia: Enkoadratu eta desenfokatu

Prezioa

Prezioa: 5 € Museoaren Lagunek eta 7 € publikoak oro har.

Besteak beste, Gerard Richter edo Thomas Struth bezalako artisten obrak inspirazio-iturri izango dira begiradarekin nahiz argazkian enfokatzeko eta desenfokatzeko ekintzak esan nahi duena aztertzeko. Badakizu zein den Bildumako obrarik “lausoena”? Jakizu Museoa bisitatuz, eta, ondoren, zuenean esperimentatu gai honen inguruan: aukeratu zure enkoadraketa, erabaki zure ikuspuntua eta zure irudia hainbat trikimailurekin desenfokatu nahi duzun ala ez; esate baterako, pintura argazki baten gainean arrastatzea errealitatea zure modura aurkezteko edo desitxuratzeko. Utzi efektuek harritu zaitzaten.

Otsailak 4, larunbata, gaztelaniaz, eta otsailak 5, igandea,  euskaraz
Otsailak 11, larunbata, euskaraz, eta otsailak 12, igandea, gaztelaniaz
Otsailak 18, larunbata, gaztelaniaz, eta otsailak 19, igandea, euskaraz
Otsailak 25, larunbata, euskaraz, eta otsailak 26, igandea, gaztelaniaz

Iraupena: ordu bat eta erdi
Adina: 6–11 urte
Hizkuntza: euskara eta gaztelania

Prezioa

Prezioa: 5 € Museoaren Lagunek eta 7 € publikoak oro har.