anatsui
Beste jarduera batzuk
Larunbatak eta igandeak: 17:00–18:30

Art espazioa. Sormen-laborategia. Paisaia gurutzatuak

Prezioa

Prezioa: 5 € Museoaren Lagunek eta 7 € publikoak oro har

Lekua

Museoko aretoak eta Hezkuntza-gunea

Lurraren Munduko Eguna dela-eta, kontsumitzen ditugun produktuek ingurumenean duten eragina aztertuko dugu apirilean. El Anatsuiren Itsaso gorakorra artelana abiapuntu gisa hartuko da materialei eta paisaiari buruz hausnartzeko. Obra honen sormen-prozesuan, elementuak zatitzea, batzea edo ehuntzea bezalako ekintzak baliatu direla ikusiko dugu. Eskultura eraikitzeko prozesuak karga sinboliko handia du, esanahiak gogora ekartzeaz gain, bizitza berri bat ematen baitie materialei. Tailerrean, elementuak lotu, gainjarri eta itsatsiko ditugu materialek esanahia emango dioten paisaia sortzeko.

Apirilak 1, larunbata, gaztelaniaz, eta apirilak 2, igandea, euskaraz
Apirilak 22, larunbata, euskaraz, eta apirilak 23, igandea, gaztelaniaz
Apirilak 29, larunbata, gaztelaniaz, eta apirilak 30, igandea, euskaraz

Hizkuntzak: euskara eta gaztelania
Iraupena: 90 min.
Adina: 6–11 urte

Prezioa

Prezioa: 5 € Museoaren Lagunek eta 7 € publikoak oro har

Lekua

Museoko aretoak eta Hezkuntza-gunea