Art & Music. Rocío Márquez y "Bronquio"
Prezioa
Sarrera: 25 € Lagunek, Museoaren Adiskideen jarraitzaile eta laguntzaileak 30 € eta 40 € publikoak oro har
Lekua
Atrioa
Informazio gehiago
Kontzertu-egunetan, Atrioan taberna bat egongo da 20:30etik aurrera, edari eta pintxoekin (Txartelaren prezioan ez dago zerbitzua). Kontzertua zutik izango da.
ART & MUSIC Museoko Atrio ikonikoaren barruan hainbat diziplina artistiko bateratzeko sortu da. Modu horretan, hilean behin, Museoan, programazio artistikoaren testuinguruan, arte garaikidea eta abangoardiako autore batzuen sorkuntza uztartzen duen proposamen musikala egiten da.
Ordutegia
20:30: Museoa bisitatzeko irekiera
22:00: kontzertuaren hasiera
Ostirala, 2023ko apirilak 14
ROCÍO MÁRQUEZ ETA “BRONQUIO”
Rocío Márquez, “cante jondoaren belaunaldi berriaren ahotsa” omen dena, eta Santiago Gonzalo, “Bronquio”, musika elektronikoa egiten duen punk jatorriko jereztarra, ekarrekin jardungo dira Guggenheim Bilbao Museoko Art & Music zikloan, datorren apirilaren 14an, ostiralarekin. Proposamen murgiltzaile bat aurkeztuko dute: Tercer cielo, flamenko sakona musika elektronikoarekin fusionatzen duen ikuskizuna, giza ahotsa makinarekin elkartzen duena soinu-testura ezberdinak, modulazioak, loop-ak, konpasa, isiluneak, arnasa, pop ikonografia, ayeoak eta poesia sortzeko.