Mikel-Erentxun
Art and Music
Urtarrilak 27, ostirala, 20:30 (Museoa bisitatzeko irekiera); 22:00 (kontzertuaren hasiera)

Art & Music. Mikel Erentxun

Prezioa

Sarrera: 35 € Lagunek eta 40 € publikoak oro har

Lekua

Atrioa

Informazio gehiago

Kontzertu-egunetan, Atrioan taberna bat egongo da 20:30etik aurrera, edari eta pintxoekin (Txartelaren prezioan ez dago zerbitzua). Kontzertua zutik izango da.

Programazio artistikoarekin lotutako kontzertu-zikloa
2022ko azaroa – 2023ko maiatza

ART & MUSIC Museoko Atrio ikonikoaren barruan hainbat diziplina artistiko bateratzeko sortu da. Modu horretan, hilean behin, Museoan, programazio artistikoaren testuinguruan, arte garaikidea eta abangoardiako autore batzuen sorkuntza uztartzen duen proposamen musikala egiten da.

Ordutegia
20:30: Museoa bisitatzeko irekiera
22:00: kontzertuaren hasiera

2023ko urtarrilak 27, ostirala

Mikel Erentxun

MIKEL ERENTXUN

Mikel Erentxun donostiarra urtarrilaren 27an izango da Guggenheim Bilbao Museoaren Art & Music zikloaren barruan, proposamen kitzikagarriarekin. Modu horretan, abesti mitiko batzuk joko ditu, 37 urteko karreran, mundu osoan barrena ibiltzera eraman dutenak. Errepertorioa izango da kontzertu honetako protagonista nagusia, honako hauek bezalako abesti ederrak entzun ahal izango baitira: “Intacto”,” Veneno”, “A un minuto”, “Mañana”, “Esos ojos negros”, “Se libre se mía” eta “Entre salitre y sudor”.

Erentxunek iaz jaso zuen 2021eko Ondas Saria bere ibilbidearengatik, eta 2022an, Duncan Dhurekin atera zuen lehen diskoaren 35. urteurrenarekin bat eginez, “Amigos de Guardia” kaleratu zuen; hau da, Ricky Falknerrek ekoitzitako album bikoitza —laukoitza biniloan—. Horrela, karrerako abesti intenporalak ekarriko ditu, honako hauek bezalako hogei bat artista baino gehiagorekin batera kantatuta: Coque Malla, Zahara, Leiva, Santi Balmes edo Andres Calamaro. “Amigos de Guardia” opari bat da haren jarraitzaile zintzoentzat, eta oroitzapenekin eta bizipenekin topo egingo dute.

Prezioa

Sarrera: 35 € Lagunek eta 40 € publikoak oro har

Lekua

Atrioa

Informazio gehiago

Kontzertu-egunetan, Atrioan taberna bat egongo da 20:30etik aurrera, edari eta pintxoekin (Txartelaren prezioan ez dago zerbitzua). Kontzertua zutik izango da.