La habitación de la madre | Francesco Clemente | Guggenheim Bilbao Museoa
Beste jarduera batzuk
Azaroaren 15etik otsailaren 15era

Arte ikastaroa online

Prezioa

Prezioa: 64 € Museoaren Lagunek eta 80 € publikoak oro har

Informazio gehiago

- Lagunentzako aurresalmenta: urria 20tik aurrera.
- Jarraitzaileentzako aurresalmenta: urria 27tik aurrera.
- Sarreren salmenta orokorra: urria 29tik aurrera.

Guggenheim Bilbao Museoaren online arte-ikastaroei esker, prestakuntza jaso dezakezu modu eskuragarrian zein zorrotzean, arte modernoaren eta garaikidearen historiako funtsezko gaien eta kontzeptuen inguruan, gaur egungo ikuspegitik.

Arlo bakoitzeko adituen parte-hartzearekin, eta Bilduma bera eta Museoaren programazio artistiko dinamiko eta askotarikoa abiapuntutzat hartuta, ikuspegi orokor bat emateko eta, aldi berean, jakin-min handiagoa eta ezagutzeko eta aztertzeko gogo handiagoa pizteko diseinatuta daude.

Helburuak

Sekzioak/Intersekzioak. Guggenheim Bilbao Museoko Bildumaren 25 urte erakusketak aukera bikaina eskaintzen du arte garaikidea ikasteko.

Ikasteko kasu gisa hautatutako obra batzuen bidez, online ikastaro honen helburuak hauek dira, besteak beste:

  • Bildumako lan enblematiko eta kokapen berezikoei begirada analitikoa eskaintzea; tartean, Richard Serraren Denboraren materia, edo Jenny Holzer-en Bilborako instalazioa.
  • Frank Gehry-ren eraikineko zenbait espazioren moldakortasuna eta obra eta adierazpen artistikoen iragazkortasuna erakustea; hala nola, Sol LeWitt-en Horma irudia 831. Zk. (Forma geometrikoak).
  • Benetako ekarpen artistikoak aztertzea eta XX. eta XXI. mendeetako artearen historian kokatzea.
  • Adierazpen artistiko batzuen paper motorra aztertzea, baita XX. eta XXI. mendeetako artearen historiara egindako ekarpenak ere.

EGITURA, SARRERA ETA PROGRAMA

Ikastaroa nork emango du Jesús Carrillo, Artearen Historia eta Teoriako irakasle titularra Madrilgo Unibertsitate Autonomoan

Iraupena: hiru hilabetez eskuragarri. Ikasle bakoitzak bere erritmoan egin ahal izango du ikastaroa, edozein lekutatik. Hurrengo modulura igarotzeko, aurrekoa osatu behar da.

Norentzat da: 18 urtetik gorako pertsona guztientzat, arteari buruzko ezagutzak izan ala ez, ikuspegi zabalagoa eta gaurkotuagoa edo erreferentziazko gako errazak eskuratu nahi dituztenentzat. Guggenheim Bilbao Museoko Community-ko kideek dauden 50 plaza eskuratzeko lehentasuna izango dute.

OHIKO GALDERAK

ONLINE ART-IKASTAROA

Prezioa

Prezioa: 64 € Museoaren Lagunek eta 80 € publikoak oro har

Informazio gehiago

- Lagunentzako aurresalmenta: urria 20tik aurrera.
- Jarraitzaileentzako aurresalmenta: urria 27tik aurrera.
- Sarreren salmenta orokorra: urria 29tik aurrera.