Curso-arte-online-Aimar
Beste jarduera batzuk
Maiatzak 3 – ekainak 30

Arte-ikastaroa online Gorputza eta identitatea arte garaikidean

Prezioa

Prezioa: 64 € Lagunek eta 80 € publikoak oro har

Lekua

Online

Guggenheim Bilbao Museoaren online arte-ikastaroei esker, prestakuntza jaso dezakezu modu eskuragarrian baina edukiak sakonki landuz. Arte modernoaren eta garaikidearen historiako funtsezko gaiak eta kontzeptuak aztertzeko ematen dute, gaur egungo ikuspegitik.

Arlo bakoitzeko adituen parte-hartzearekin, eta Guggenheim Bilbao Museoaren Bilduma bera eta Museoaren programazio artistiko dinamiko eta askotarikoa abiapuntutzat hartuta, ikuspegi orokor bat emateko eta, aldi berean, jakin-min handiagoa eta ezagutzeko eta aztertzeko gogo handiagoa pizteko diseinatuta daude.

Helburuak

Oraingoan, Gorputza eta identitatea arte garaikidean ikastaroak helburu hauek ditu:

  • Giza gorputzak XX. eta XXI. mendeetako praktika artistikoan duen garrantzia ezagutzera ematea, irudikapen-motibo gisa ez ezik, sorkuntzarako tresna gisa eta berezko artelan gisa ere.
  • Nortasunari, generoari eta aniztasunari buruzko gaiek ezarritako kanonei nola aurre egiten dieten eta nola sormen-eredu eta –adierazpen berriak sortzen laguntzen duten aztertzea.
  • Talde minoritarioetako artistei eta haien ekarpenei ikusgarritasuna ematea, XX. eta XXI. mendeetako artearen historian dagokien lekuan kokatuz.
  • Egungo testuinguru artistiko globalean, sortzeko modu berrien eta nortasun-eraikuntza berrien panoramika eskaintzea.

Hizkuntza
Gaztelania

Iraupena
Hiru hilabetez irekia ekainaren 30era arte. Ikasle bakoitzak bere erritmoan egin ahal izango du ikastaroa, edozein lekutatik, eta hurrengo modulura igarotzeko, aurrekoa osatu beharko du.

Egitura, sarrera eta programa

Hezitzailea
Aimar Arriolak emango du; komisarioa, editorea eta arte-ikertzailea da

 

Elssie Ansareo. El baile de las flâneuses 2007. Guggenheim Bilbao Museoa

Prezioa

Prezioa: 64 € Lagunek eta 80 € publikoak oro har

Lekua

Online