Guggenheim

Artea ezagutzen saioen harira, dibulgazio-ikuspegia duen hastapen-ikastaro honek artea, zientzia eta teknologiaren arteko mugak lausotzen hasi ziren unetik arte-munduan gertatzen ari diren aldaketak azaltzea du helburu. Bai berrikuntza teknologikoak sorkuntza artistikoan duen potentzialak bai sormenak garapen teknologikoan duenak, biek ala biek eragin zuzena dute gizarteen garapenean eta, maila artistikora joz gero, baita arteari dagozkion diziplina eta eredu berrietara hurbiltzeko dugun moduan ere.

Elkarrekiko independenteak eta osagarriak diren hiru modulutan antolatutako ikastaro honek ezagutzera emango ditu arte digitalaren hastapenak, gizartea eredu hiperkonektatu baterantz izaten ari den bilakaera, eta teknologia berriek bizitzeko eta artea sortzeko moldeetan duten eragina. Bigarren moduluan diziplina artistiko berrietako batzuk landuko dira, zein, aurretik aztertutako guztiaren ondorioz, artea sortzeko eta erakusteko modua goitik behera aldatzen ari diren. Eta amaitzeko, azalduko da nola artea, zientzia eta teknologiaren arteko lotura horrek eragina duen ez soilik arte-sorkuntzaren prozesuetan, baizik eta publikoarekiko zein artea erakusteko eremuekiko garatzen diren harreman motetan.

Berrikuntza teknologikoarekin iritsi diren aldaketa azkarrek ateak zabaltzen dizkiote oraindik zalantzazkoa den baina potentzial itzela duen etorkizun bati, eta etorkizun horrek arte-sorkuntzaren inguruko eragile guztiok behartzen gaitu oreka bilatzera mundu errealaren eta mundu birtualaren artean.

Irakaslea: Jon Astorquiza del Val

PROGRAMA:

1. MODULUA. Aurrekariak. Nola heldu gara honaino?
Azaroak 11: Teknologia artean, mugimendudun irudiraino.
Azaroak 25: Ezagutzaren gizartetik gizarte hiperkonektatura.
Abenduak 16: Softwarearen iraultza. Bitartekoak, algoritmoak eta hibridazioa.
Otsailak 3: Teknologiak eta berrikuntza. 4.0 kulturarantz.

2. MODULUA. Artea, zientzia eta teknologia. Paradigma aldaketarako diziplinak
Otsailak 17: Zientzia eta artea. Bioartea eta bizitza artifiziala.
Martxoak 3: Weareable direlakoak eta interakzioa.
Martxoak 17: Big data eta adimen artifiziala.
Martxoak 31: Murgiltze-artea eta arte bisuala.

3. MODULUA. Iragankorretik betierekora. Sortzaileen, publikoaren eta museoen gaineko eragina
Apirilak 28: Sortzaileak, artistak, zientzialariak eta ingeniariak.
Maiatzak 12: Ikuslearen papera. Aktiboa eta interaktiboa.
Maiatzak 26: Museoa. Erakusketa-ereduen egokitzapena eta eraldaketa.
Ekainak 9: Etorkizuna. Lurra, espazioa eta meta-bertsoa.