Artea Ezagutzen VI. Ibilaldiak arte garaikidean zehar
Prezioa
Prezioa: 120 € Lagunek eta 150 € Jarraitzaileek eta publikoak oro har modulu bakoitzeko.
Lekua
Liburutegia eta Museoko Aretoak
Informazio gehiago
Aurrez aurreko jarduera plaza-kopuru mugatuarekin
Ibilaldiak arte garaikidean zehar. Guggenheim Bilbao Museoko Bildumaren inguruko gaur egungo
Artea Ezagutzen seriearekin jarraituz, ikuspegi akademikoa baino dibulgatiboa gehiago duen hastapen-ikastaro hau arte garaikidearen eremuan oinarrizko eta erreferentziazko ezagutzak jaso nahi dituzten pertsonentzat izango da.
Sekzioak/Intersekzioak. Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumaren 25 urte erakusketak aukera bikaina eskainiko du arte garaikidea Bilduma sortzen hasi zenean nagusi ziren ikuspuntu eta narratiba ez bezalakoekin ikasteko.
HELBURUAK
- Arte garaikidera hurbiltzea Guggenheim Bilbao Museoko Bildumaren bitartez; izan ere, era askotara adierazten da, eta aukera formalen, estetikoen, etikoen eta politikoen unibertsoa hedatzen eta birmoldatzen jarraitzen du.
- Arte modernoaren trantsiziora, XX. mendeko lehen hamarkadetako abangoardia historikoen sorrerara eta gaur egungo artera iristen direnetara ibilbide bat egitea, hirurogeiko hamarkadan gertatutako haustura artistikoetatik igaroz.
- Parte-hartzaileak nozio, teoria, poetika, praktika, artista eta obretara hurbiltzea, elkarrizketa kritiko hobea eta esperientzia estetiko biziagoa errazteko.
EGITURA ETA PROGRAMA [+info]
Ikastaroa nork emango du: Fernando Golvano Gutiérrez [+info]
Prezioa
Prezioa: 120 € Lagunek eta 150 € Jarraitzaileek eta publikoak oro har modulu bakoitzeko.
Lekua
Liburutegia eta Museoko Aretoak
Informazio gehiago
Aurrez aurreko jarduera plaza-kopuru mugatuarekin