Guggenheim

XX. mendean teknologia berriek eragin handia izan zuten arte-sorkuntzan, eta hainbat eratara islatu zen eragin hori: artearen esparruan bertan sartu ziren —adibidez, argazkilaritza eta zinema—, edo haien ondorioak erakutsi ziren. Ikastaro honen helburua obra artistiko garaikidera hurbiltzeko oinarri batzuk ezartzea da, funtsezko ideia gisa hartuta gaur egun ezinbestekoa dela pertzeptzioaren sentsibilitate berri bat izatea artelanak ulertzeko. Irakaslea: Lourdes Cirlot.

EGITARAUA

I. modulua

Urriak 22: Argazkigintza eta zinema nolabait kontraesankorrak diren bi abangoardia-mugimenduren (futurismoa eta dadaismoa) adierazpide artistiko gisa.

Azaroak 5: Collage kubistetatik eta funtzionamendu sinbolikodun objektu surrealistetatik eratorritako fotomuntaketak.

Azaroak 19: Teknologia Dessauko Bauhaus eskolako protagonista gisa.

Abenduak 10: Aldi baterako erakusketara bisitaldia.

II. modulua

Otsailak 4, 2020: Ipar Karolinako Black Mountain College-aren eginkizuna. Assemblage, environment eta happening.

Otsailak 18: Britainia Handiko eta AEBko pop arteko serigrafiak, underground zinema eta publizitatea.

Martxoak 3: Artea desmaterializatzen: AEBko minimalismoa eta Land Art-a.

Martxoak 17: Aldi baterako erakusketara bisitaldia.

III. modulua

Apirilak 21: Ekintza-artea eta performanceak, Gutai-tik (Japonia) Fluxus-era (Europa eta AEB). Pintzel bizidunen filmak Frantziako surrealismo berrian.

Maiatzak 5: Bideo-artea. Arte digitaleko bideo-eskultura monumentaletatik sorkuntzarik ikaragarrienetara.

Maiatzak 19: Artea sarean. Beste garai batzuetan pentsaezinak izango liratekeen adierazpen artistikoak, gaur egun nazioartean zabalduak.

Ekainak 2: Aldi baterako erakusketara bisitaldia.