Descubre-tu-creatividad-con-Arana
Familiak
Azaroak 18 eta 25, larunbatak, eta azaroak 19 eta 26, igandeak, 17:00–18:30

Atera zure sormena Ama eskulturarekin

Prezioa

Doako jarduera, Museoaren Lagunentzat soilik

Lekua

Museoko aretoak eta Hezkuntza-gunea

Informazio gehiago

3–5 urtekoentzako jardueretan, gutxienez bi sarrera erreserbatu behar dira: bat haurrarentzat eta bestea harekin batera doan helduarentzat

Parte-hartzaileek Louise Bourgeoisen Ama eskulturaz hitz egingo dute, eta haren sinbologiaz arituko dira, baita armiarma-sarearen ideiak obra sortzerakoan izandako garrantziaz ere. Armiarma-sareen forma, egitura eta funtzioa oinarri hartuta, parte-hartzaileek esku-hartze artistikoa egingo dute koloretako xingolak erabilita. Naturako eraikuntzak izango dituzte espazioa beteko duten egiturak sortzeko pizgarri.

Azaroak 18, larunbata: 3–5 urte (euskaraz) eta 6–11 urte (gaztelaniaz)
Azaroak 19, igandea: 3–5 urte (gaztelaniaz) eta 6–11 urte (euskaraz)
Azaroak 25, larunbata: 3–5 urte (gaztelaniaz) eta 6–11 urte (euskaraz)
Azaroak 26, igandea: 3–5 urte (euskaraz) eta 6–11 urte (gaztelaniaz)

Iraupena: 90 min
Hizkuntza: euskara eta gaztelania

Prezioa

Doako jarduera, Museoaren Lagunentzat soilik

Lekua

Museoko aretoak eta Hezkuntza-gunea

Informazio gehiago

3–5 urtekoentzako jardueretan, gutxienez bi sarrera erreserbatu behar dira: bat haurrarentzat eta bestea harekin batera doan helduarentzat