Descubre-tu-creatividad-con-Puppy
Familiak
Urriak 21 eta 28, larunbatak, eta urriak 22 eta 29, igandeak, 17:00–18:30

Atera zure sormena Puppyrekin: Oso arte dibertigarria

Prezioa

Jarduera esklusiboa eta doakoa Museoaren Lagunentzat.

Lekua

Museoko gelak eta Hezkuntza-espazioa

Informazio gehiago

3–5 urtekoentzako jardueretan, gutxienez bi sarrera erreserbatu behar dira: bat haurrarentzat eta bestea harekin doan helduarentzat

Jeff Koonsen sorkuntza beste begirada batekin ikusteak aukera emango digu haren artelanen alderdi eta xehetasun liluragarri ugari ezagutzeko. Haren lanean nabariak dira alaitasuna, harridura, baikortasuna eta bizitasuna. Bere lanen bitartez, artistak onarpenaz eta ez epaitzeaz hitz egiten digu. Haren kokapen artistikoa abiapuntu gisa hartuta, meditazio gidatu bat egingo dugu sorkuntza-lan batekin lotuta. Artistaren obran hainbeste agertzen den ospakizunen gaiak artearen eta bizitzaren ospakizunaren artean dagoen lotura ezin estuagoa gogoraraziko digu. Izan ere, artea eta meditazioa festa izan daitezke.

Urriak 21, larunbata: 3–5 urte (euskaraz) eta 6–11 urte (gaztelaniaz)
Urriak 22, igandea: 3–5 (gaztelaniaz) eta 6–11 urte (euskaraz)
Urriak 28, larunbata: 3–5 urte (gaztelaniaz) eta 6–11 urte (euskaraz)
Urriak 29, igandea: 3–5 urte (euskaraz) eta 6–11 urte (gaztelaniaz)

Iraupena: 90 min.
Hizkuntza: euskara eta gaztelania

Prezioa

Jarduera esklusiboa eta doakoa Museoaren Lagunentzat.

Lekua

Museoko gelak eta Hezkuntza-espazioa

Informazio gehiago

3–5 urtekoentzako jardueretan, gutxienez bi sarrera erreserbatu behar dira: bat haurrarentzat eta bestea harekin doan helduarentzat