BabyArt-Somos-paisaje
Familiak
Urtarrilak 13, 20 eta 27 larunbatak eta 14, 21 eta 28 igandeak, 11:00–13:00 h

Baby Art: Paisaia gara

Prezioa

Precio: 7€ Amigos/9 € público general

Lekua

Museoko aretoak eta Hezkuntza-gunea

Informazio gehiago

Jarduerarako gutxienez bi sarrera erosi behar dira: bat haurrarentzat eta bestea harekin doan helduarentzat.

Jarduera hau jakin-mina piztea helburu duen estimuluz jositako jolaserako gune moduan sortua da, eta haurtxoen eta haien familien arteko interakziora bideratuta dago. Elkarrekin, Museoko obra iradokitzaileak ezagutuko dituzte, eta, ondoren, tailer murgiltzaile batean sartuko dira buru-belarri, laku baten erdian ilunabarra irudikatzen duen eszenografia bat sortzeko lurraren, hostoen, zeruaren, uraren eta haien islen tonuak erabilita. Parte-hartzaileak eurak ere paisaiaren parte bilakatuko dira. Naturaren testurak eta koloreak ikertzeko espazioa izango da, eta zentzumen guztiak piztuko ditugu bertan: ukimena, dastamena, entzumena zein ikusmena. Haurtxo bakoitzak jolastu, ikertu eta sortu egingo du ingurune magiko eta ireki horretan sentitzen duenaren arabera.

Urtarrilak 13, larunbata, eta urtarrilak 14, igandea: 6–12 hilabete (gaztelaniaz)
Urtarrilak 20, larunbata, eta urtarrilak 21, igandea: 12–24 hilabete (gaztelaniaz)
Urtarrilak 27, larunbata, eta urtarrilak 28, igandea: 24–36 hilabete (euskaraz)

Iraupena: 2 ordu
Adina: 6–36 hilabete
Hizkuntzak: gaztelania eta euskara

Prezioa

Precio: 7€ Amigos/9 € público general

Lekua

Museoko aretoak eta Hezkuntza-gunea

Informazio gehiago

Jarduerarako gutxienez bi sarrera erosi behar dira: bat haurrarentzat eta bestea harekin doan helduarentzat.