
Baby Art: Ura gara
Prezioa
Prezioa: 7 € Lagunek eta 9 € publikoak oro har.
Lekua
Museoko gelak eta Hezkuntza-espazioa
Informazio gehiago
Jarduerarako gutxienez bi sarrera erosi behar dira: bat haurrarentzat eta bestea harekin doan helduarentzat
Jarduera hau estimuluz jositako jolaserako gune batean garatzen da, eta haurtxoen eta haien familien arteko interakziora bideratuta dago, elkarrekin azter ditzaten Museoaren Bildumako obrak.
Hilabete honetan, urarekin lan egiten duten artisten obra ezagutuko dugu; izan ere, ura oinarrizko elementu estetiko eta teknikoa izan da lehen ekoizpen artistikoetatik gaur egunera arte. Museoaren Bildumako hainbat egilek, tartean, Miquel Barceló, Fujiko Nakaya edo El Anatsui artistek, hamaika eratan irudikatu edo integratu izan dute elementu hori beren lanetan.
Ura oinarrizko bidea da mundua ezagutzeko. Tailerrean, urarekin eta pinturarekin jolastuko gara koloreak nahasiz, ontzi batetik bestera aldatuz, tantak jariatuz, zipriztinduz… eta esplorazio-gune horietan zentzumenak piztuko zaizkigu ukimena, dastamena, entzumena nahiz ikusmena estimulatuta.
Urriak 1, igandea: 6–12 hilabete (euskaraz)
Urriak 7, larunbata, eta urriak 8, igandea: 12–24 hilabete (gaztelaniaz)
Urriak 14, larunbata, eta urriak 15, igandea: 24–36 hilabete (gaztelaniaz)
Urriak 21, larunbata, eta urriak 22, igandea: 12–24 hilabete (euskaraz)
Urriak 28, larunbata, eta urriak 29, igandea: 6–12 hilabete (gaztelaniaz)
Iraupena: 2 ordu
Adina: 6–36 hilabete
Hizkuntza: gaztelania eta euskara
Prezioa
Prezioa: 7 € Lagunek eta 9 € publikoak oro har.
Lekua
Museoko gelak eta Hezkuntza-espazioa
Informazio gehiago
Jarduerarako gutxienez bi sarrera erosi behar dira: bat haurrarentzat eta bestea harekin doan helduarentzat