BabyArt
Familiak
Larunbatak eta igandeak, 11:00–13:00

Baby Art: Ura gara

Prezioa

Prezioa: 7€ Lagunek eta 9 € publikoak oro har

Lekua

Museoko aretoak eta Hezkuntza-gunea

Informazio gehiago

Jarduerarako gutxienez bi sarrera erosi behar dira: bat haurtxoarentzat eta bestea harekin batera doan helduarentzat.

Jarduera hau estimuluz jositako jolaserako gune moduan sortu da, eta haurtxoen eta haien familien arteko interakziora bideratuta dago, elkarrekin aztertu ahal izateko Museoaren Bildumako obrak.

Hilabete honetan, urarekin lan egiten duten artisten obra ezagutuko dugu; izan ere, ura oinarrizko elementu estetiko eta teknikoa izan da lehen ekoizpen artistikoetatik gaur egunera arte. Museoaren funts artistikoetako hainbat egilek, tartean, Fujiko Nakaya edo El Anatsui artistek, hamaika eratara irudikatu edo integratu izan dute beren lanetan.

Ura oinarrizko bidea da mundua ezagutzeko. Tailerrean, urarekin eta pinturarekin jolastuko gara, koloreak nahasiz, ontzi batetik bestera aldatuz, tantak jariatuz, zipriztinduz… eta esplorazio-gune horietan zentzumenak piztuko zaizkigu ukimena, dastamena, entzumena nahiz ikusmena estimulatuta.

Azaroak 4, larunbata, eta azaroak 5, igandea: 12–24 hilabete (gaztelaniaz)
Azaroak 11, larunbata, eta azaroak 12, igandea: 24–36 hilabete (gaztelaniaz)
Azaroak 18, larunbata, eta azaroak 19, igandea: 12–24 hilabete (euskaraz)
Azaroak 25, larunbata, eta azaroak 26, igandea: 6–12 hilabete (gaztelaniaz)

Iraupena: 120 min
Adina: 6–36 hilabete
Hizkuntza: gaztelania eta euskara

Prezioa

Prezioa: 7€ Lagunek eta 9 € publikoak oro har

Lekua

Museoko aretoak eta Hezkuntza-gunea

Informazio gehiago

Jarduerarako gutxienez bi sarrera erosi behar dira: bat haurtxoarentzat eta bestea harekin batera doan helduarentzat.