
Belaunaldi arteko arratsalde-pasa eta artea: Gustuko al duzu solasean aritzea?
Prezioa
Dohainik
Lekua
Ordua: Bistró Guggenheim-eko atzeko terraza eta Museoko aretoak, 18:30
Goizetan eskaintzen ditugun arte-gosariak gustatzen bazaizkizu, ezin duzu arratsaldeko bertsioa galdu. Uda-garairako dakargun proposamena da, jende gazteagoak ere parte hartu ahal izateko pentsatua, arratsalde-pasa egin dezagun denok batera. Gure boluntario-programarekin lankidetzan egiten dugun jarduera honek belaunaldiarteko topaketa sustatzen du, gaurkotasuneko gaiei buruz solasean aritu ahal izateko gaiok artearekin lotuz. Nahi baduzu, Museoko terrazan izango gaituzu zain, zerbait hartuaz hizketan aritu ahal izateko. Ondoren, aretoetara joango gara, eta han jarraituko dugu elkarrizketa Museoko gida baten laguntzarekin. Giro hurbil eta lasaian, arratsalde-pasa horiek unean uneko erakusketekin nahiz Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumarekin lotu ahal izango ditugu. Zatoz!
Proposatutako gaiak:
- Uztailak 8: Adimen artifiziala artean: izotza apurtzen. Bisita in situ: Refik Anadol erakusketako obrara eta hezkuntza-gunera (208 eta 204 aretoak)
- Abuztuak 5: Azkenean oporretan! Zer duzu nahiago oporretarako, Mediterraneoko argia eta itsasoa ala AEBko hirien dinamismoa eta bizitasuna? Helen Frankenthalerren (105 aretoa) eta Barbara Krugerren (2. solairuko aretoak) zenbait lan ikusteko bisita.
Iraupena, gutxi gorabehera: 90 min
Plaza-kopurua mugatua da. Jarduera 18 urtetik gorakoentzat da.
Prezioa
Dohainik
Lekua
Ordua: Bistró Guggenheim-eko atzeko terraza eta Museoko aretoak, 18:30