Guggenheim

Goza ezazu Museoko Entzungelan Berlingo Orkestra Filarmonikoaren egoitzatik zuzenen emandako musika-emanaldiaz.  Berlin Digital Hall-ekin eta Bilboko Elkarte Filarmonikoarekin elkarlanean antolatutako jarduera, TopARTE programaren baitan.

Larunbata, urriak 16

John Williams, zinemarako musikaren erreferente famatua eta Indiana Jones, Superman, Harry Potter edo Star Wars bezalako film ospetsuetako soinu-banden sortzailea, lehenengoz arituko da Berlingo Orkestra Filarmonikoaren zuzendari. Bere pieza ikonikoenak Bruno Delepelaire biolontxelo-jotzaile txalotuaren laguntzaz interpretatuko dira.

*Programazioan aldaketak egon litezke